GAURKOTASUNA

Salva Industrial, Ulma Inoxtruck eta Zumos Madari, BASQUE FOOD CLUSTEReko bazkide berriak

BASQUE FOOD CLUSTERek ongietorria ematen die Salva Industrial, Ulma Inoxtruck eta Zumos Madari enpresei. Hiru enpresa hauek euskal elikadura-kateko azpisektore desberdinetakoak dira, eta duela gutxi elkartearen bazkide egin dira

Salva Industrial okindegi eta gozogintzako lantegietarako labeen eta makinariaren Europako hamar fabrikatzaile handienetako bat da. Enpresa hau 1943an sortu zen Donostian, Jaime eta Juan Llordes anaien ekimenez. Handik urte batzuetara, gaur egun Lezon (Gipuzkoa) duen egoitzara eraman zuten. Laster, etengabe bultzatu duten nazioartekotze-prozesua hasi zen. Gaur egun, produktuen % 70a atzerrian saltzen ditu, ehun bat herrialdetan eta profesional sare zabala du, mundu osoko bezeroei erantzun arin eta kalitatezkoa emateko.

Ulma Inoxtruck kargak garraiatzeko eta manipulatzeko ekipamendu higienizagarriak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen espezializatuta dago. Zehazki, elikaduraren sektoreko gela zurietan kargak manipulatzeko irtenbide higienizagarriak eskaintzen ditu, eta esnearen, haragiaren, arrainaren eta fruta eta barazkien azpisektoreetarako gama espezifikoak ditu, produkzio-prozesuen higienerik handiena bermatuz. Egoitza Oñatin (Gipuzkoa) duen enpresa hau ULMA eta MONDRAGON taldetakoa da.

Zumos Madari bertako fruituak osagai bakartzat hartuta, % 100ean naturalak diren zukuak ekoizten eta merkaturatzen ditu. Enpresa gazte honek 2021ean ekin zion bere ibilbideari, Bilboko Alde Zaharrean denda fisiko batekin. Denda horretan smoothie-ak eta eramateko zukuak egiten zituzten. Jende gehiagori hurbiltzeko asmoz, ontziratutako zukuak ekoizten hasi ziren, eskala handiagoan botilaratzeko lantegi bat sortuz. Horri esker, Madarik bere merkatua zabaldu du eta zapore berriak asmatu ditu, kalitatezko eta hurbileko produktu baten aldeko apustuari eutsiz.

Ongi etorri!

INTERESATZEN ZAIZU...