PADEA (NEEZPA)
Nekazaritzako Elikagaien Enpresetako Zuzendaritzarako Programa Aurreratua
Euskal elikadura-katean talentuaren garapena bultzatzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak eta HAZI Fundazioak, BASQUE FOOD CLUSTERekin lankidetzan, Nekazaritzako Elikagaien Enpresetako Zuzendaritzarako Programa Aurreratua garatu dute: PADEA (NEEZPA). Programa honetan, enpresen kudeaketako tresna aurreratuenak erabiltzen ikasiko duzu, eta zuzenean ezagutuko dituzu sektoreko enpresa erreferenteen kasu praktikoak.
Zuzendaritzako prestakuntza-programa da, modu berezian diseinatuta dago elikagaigintzaren sektorerako eta kudeaketako funtsezko arloei buruzko jakintza aurreratuenak eskainiko dizkizu, bi ikuspegi kontuan hartuta:
- Batetik, akademikoagoa eta zientifikoagoa dena.
- Bestetik, %100 praktikoa dena, nazio-mailan erreferenteak diren eta zuzendari protagonistek azaltzen dituzten benetako kasuen bidez.
IKASTAROKO PROGRAMA
01
Brand Food Management. Nola garatu marka indartsua
2026/10/02
Marka indartsua bada, prezioak lehiakideenak baino hobeak izan daitezke, indarra ematen digu banatzaileen aurrean eta, horrela, marjina handiagoak lortu ahal izango ditugu.
Gaur egun, ez da nahikoa kalitate ezin hobeko produktua edukitzea. Kontsumitzaileek kalitate horri erreparatzen ez badiote eta markaren bidez ezagutzen ez bada, erraz kopiatu ahal izango da, eta askoz ere zaurgarriagoak izango gara lehiakideen eta bezeroen aurrean. Modulu honetako parte-hartzaileek jauzi egin ahal izango dute, produktu handia eskaini beharrean, marka handia eratuko dutelako.
Marka lekuratzeko eredua hutsetik nola garatzen den jakingo dute, Peter Boland-ek, ESICekin esperientzia profesional eta akademiko luzea duen irakasleak, Brand Managementaren arloan xehetasunez aurkeztutako sistematika akademikoaren bitartez.
Javier Portillok, Samsung-eko Marketineko zuzendariak, xehetasunez azalduko digu euren benetako kasua, elikagaigintzako marka handiaren nortasunaren garapen osoa eta xehatua nola egin jakiteko.
Peter Boland
Estrategia zuzendaria Nateevo eta ESICeko irakaslea
Javier Portillo
Marketin-zuzendaria Samsung
Nola garatu eta merkaturatu arrakastaz produktu berriak
2026/10/23
Behar besteko giltzarriak lortuko dira, produktu berrien garapenerako eta berrikuntzarako prozesua abian jartzeko, fase bakoitzerako arrakasta-metrikak kontuan hartuta. Bilgarrien hobekuntza eta jasangarritasuna aztertuko dira sakonago.
Produktu berrietako berrikuntza funtsezkoa da salmentetan eta marjinetan hazteko. Zer produktu garatuko dugu eta zein utziko dugu zain? Nola antolatuko gara enpresan bertan neure helburuak lortzeko aukera ematen didan berrikuntza-prozesua ezartzeko? Zer metrika erabili helburu horiek lortzen ari naizen jakiteko?
Modulu honetan, Juan Viñasek, ESICeko irakasleak, gaur egun elikagaigintzaren sektorean abian dauden berrikuntza-eredu aurreratuenak erakutsiko dizkigu. Teknika arinak zer diren azalduko digu eta geure enpresan nola jarri abian.
Horrez gain, Eduardo Sanfilippok, Grupo Consorcio-eko marketin-zuzendariak, euren kasu praktikoaren bidez azalduko digu praktikan zein den berrikuntzarako duten barne-prozesua, enpresan bertan nola antolatzen diren berritzeko orduan, nola lehenesten dituzten proiektuak eta zein diren produktua arrakastaz merkaturatu arte xehetasunez zehazten dituzten faseak.
Juan Viñas
Estrategia zuzendaria JVST GROW eta ESICeko irakaslea
Eduardo Sanfilippo
Grupo Consorcio-eko marketin-zuzendaria
Komunikazio-plan errentagarri eta eragingarria garatzeko giltzarriak
2026/11/13
Parte-hartzaileek praktikan markaren komunikazio-plana urratsez urrats garatzen ikasiko dute, elikagaigintzaren sektoreko benetako kasu baten ereduaren eta tresnen bidez. On-Off komunikazioa komunikazio-plan integratuan nola txertatzen den jakingo dute.
Produktuaren eta marka handiaren balioa ez dago gure lantegietan, gure kontsumitzaileen buruan baizik. Baliabideak gero eta mugatuagoak direla kontuan hartuta, funtsezkoa da jakitea zer urrats zehatz eman behar diren, gure helburuak ahalik eta kostu txikienaz betetzen dituen komunikazio-kanpaina egiteko.
Julio Alard-ek, markaren eta hedabideen kudeaketan esperientzia zabala daukan irakasleak, honako hauxe zehazten lagunduko digu: zer inbertsio-maila eduki behar dugun komunikazioan, nola finkatu behar ditugun komunikazioaren helburuak, gure helburuei begira zer hedabide diren erabilgarrienak eta nola ezarri eta kontrolatu emaitzak.
José Gabriel Estradak, nazio-mailan marka ahaltsuenetakoa den Estrella de Galiciako Global Omnichannel managerrak, euren kasu praktikoan erakutsiko digu nola ari diren kudeatzen euren komunikazio-planetan. Inbertsioaren zer zati egiten duten online eta offline, zer hedabide erabiltzen ari diren eta nola lortu inbertsioaren ahalik eta itzulkin handiena euren marken portafolio osoan.
Julio Alard
Esic Business &Marketing School-en irakasle kolaboratzailea
José Gabriel Estrada
Global Omnichannel Managerra Estrella de Galician
Bezero-plana nola garatu eta ezarri arrakastaz elikagaigintzan
2026/12/04
Bezero-planaren funtsezko oinarriak landuko dira elikagaigintzaren sektore txikizkarian, enpresaren helburu komertzial eta finantzarioak lortzeko.
Gure enpresaren mozkina neurri handi batean dago bezeroekin dugun errentagarritasunaren menpe. Oso ohikoa da funtsezko bezeroek erabat baldintzatzea gure konpainiaren salmenta-plana, arlo txikizkarian, batez ere, oso botere handia dutela kontuan hartuta. Hori dela eta, geure enpresarentzako negozio-plan errentagarria prestatzen jakin behar dugu, geure produktuen bidez kopuruan, kuotan eta marjinan zehaztutako kategoriako helburuak lortu ahal izateko.
Juan Ignacio Perez-ek, salmenten zuzendaritzan esperientzia handia duen ESICeko irakasleak, urratsez urrats azalduko digu zein den merkataritza-arloko business plana egiteko sistematika, nola garatu ikusteko eta jakiteko aukera eskainiko diguten kasu praktikoen bitartez. Zer produktu-aukera eskaini denda-motaren arabera, nola kudeatu eta negoziatu geure prezioak, nola kudeatu dendako espazioa eta agerikotasuna. Guzti-guztia ikaskuntza praktikorako ikuspegiaren bidez egingo da.
Andrés Azparren oso-oso ohituta dago Espainiako txikizkariei bezero-planak aurkezten eta negoziatzen, eta urratsez urrats erakutsiko digu zein den bezero-plana egiteko eta aurkezteko garatzen duten prozesua. Giltzarriak emango dizkigu, geure produktu-aukera, prezioak eta sustapenak hobeto negoziatzeko eta, horrela, ahalik eta errentagarritasun handiena erdiesteko eta enpresa-bezeroaren helburu bateratuak lortzeko.
Juan Ignacio Pérez
ESICeko irakaslea
Andrés Azparren
05
2027/01/15
Parte-hartzaileek esperientzia praktikoen bidez zehaztuko dituzte euren taldeen autolidergorako eta lidergorako ereduak, euren helburuak arrakastaz lortu ahal izateko.
Xefa Sousak, ESICeko irakasleak eta zuzendaritzako maila goreneko coachak, adibide praktikoen bitartez jarriko ditu gure esku autolidergorako daukagun gaitasuna garatzeko tresnak, geure indarrak sustatzeko eta geure hobekuntza-arloak bultzatzeko. Taldeen lidergoko azken aurrerakuntzak azalduko dizkigu eta nola jarri ditzakegun abian geure erakundeetan.
Daniel Ramos Zugastik, Florette-ko pertsonak &erakundea zuzendariak, giltzarriak emango dizkigu, nazio-mailan zein nazioartean bete-betean hazten ari den enpresako liderra nola izan jakiteko. Azaldu egingo digu nolako esperientzia izan duen lidergoan erakundean funtsezkoak diren taldeekin, harik eta errendimendu handiko talde bihurtu arte.
Daniel Ramos Zugasti
Zuzendaritza Pertsonak & Erakundea Florette
Xefa Lousa
ESICeko irakaslea eta Coach
06
Finantzariak ez direnentzako funtsezko finantzak
2027/02/12
Parte-hartzaileek ikasi egingo dute zer jakin behar duten finantzei buruz, produktuaren eta bezeroaren araberako errentagarritasuna ulertzeko.
Modulu honetan, ikasi egingo dute goi-mailako zuzendarientzat zergatik den funtsezkoa oinarrizko jakintza finantzario horiek edukitzea eta konpainiaren emaitzen kontuaren mailan nahiz ondare-mailan inplikatzea.
Pedro Matak, goi-mailako zuzendarientzako prestakuntza finantzarioan aditua den ESICeko irakasleak, analisien zein ratioen eskemak erakutsiko dizkigu benetako adibideen bitartez, kostu zuzenen kalkuluak produktuari eta bezeroari begira nolako eragina duen jakiteko eta, horrela, produktuaren-bezeroaren araberako ekarpenaren eta errentagarritasunaren marjinak zein diren jakin ahal izateko. Kudeaketa finantzarioko ratioen eta analisien eskemak emango dizkigu, besteak beste, geure egunez egunekoan ezarri ahal izateko.
Loyola Zayasek, Bolton Foodeko zuzendari finantzarioak, gurekin partekatuko ditu business controllingerako dituzten metodoak, honako arlo hauetan daukan egunez eguneko esperientziaren bidez: helburuak zein aurrekontuak zehaztea, marjinak nahiz desbideraketak kontrolatzea eta geure konpainietan sarritan aurkitzen ditugun produktu nahiz proiektuetarako inbertsio-proiektuak aztertzeko metodologia finantzarioa ezartzea.
Loyola Zayas
Bolton Foodeko zuzendaria
Pedro Mata
SMARTPOINTeko bazkidea eta ESICeko irakaslea
07
Finantza-kontroletik negozio-kontrollera. Nola ezarri kudeaketa-kontrol adimentsuago bat adimen artifizialaren laguntzarekin ETE batean
2027/02/26
Konpainiaren arlo guztietan bezala, paradigma aldatu da finantza-sailean. Profil fiskalizatzailea duen finantza-kontrollaritzatik negozio-controllerrera pasatu gara, helburuetara eta taldeei planak lortzen laguntzera bideratuta.
Helburuak lortzeko, beharrezkoa da desbideratzeak non gertatzen ari diren eta nola kalkulatu jakitea. Jardunaldi honetan, finantza-kudeaketaren kontrol-sistema batek izan behar dituen funtsezko puntuak ikasiko dituzu, negozioaren garapenaren ikuspegitik, eta adimen artifizialak eta teknologia berriek hori lortzen nola laguntzen diguten jakingo duzu. Controlling-ean aurreratuen dauden tresnak ezagutuko dituzu, eta gaur egun ospe handiena duten kudeaketa-kontroleko arduradunak zertan ari diren jakingo duzu.
Javier Pomposok esperientzia handia du Unileverren kudeaketa kontrolatzeko sistemak diseinatzen eta gauzatzen. Negozioen egunerokotasunari lotuta egon da beti, bezeroaren finantza-ikuspegitik eta teknologia berrien laguntzarekin. Bere kasu praktikoa azalduko digu, hurrengo egunean gure enpresetan aplikatu ahal izango ditugun ondorioak atera ahal izateko.
Javier Pomposo
Finance Director Spain. Finance Director Home Care Europe, Middle East and ANZ Unileverren
Pedro Mata
SMARTPOINTeko bazkidea eta ESICeko irakaslea
2027/03/12
Logistika funtsezko arloa da zerbitzuan eta balioaren sorreran ditugun helburuak lortzeko. Ohiko ikuspegi erreaktibo eta kostu esklusibokoa bertan behera utzi eta bezeroaren nahiz negozioaren ikuspegia ezarri da balio-katean.
Alberto Blanco Garciak, logistikan aditua den ESICeko irakasleak, zenbait sektoretako enpresen kasuen bidez erakutsiko digu nola hobetu eskariaren plangintza egiteko dugun politika, baita stocken kudeaketako hobekuntza, geure barruko logistika eta biltegien kudeaketa ere. Errepideko eta azken miliako garraiorako estrategietan dagoen azkena ikasiko dugu, baita e-commerceko logistikako funtsezko kontzeptuak ere. Horrek guztiak gure galeren eta irabazien kontua balioaren vs kostuaren ikuspegitik hobetzea du helburu.
Juan Antonio Naveirok bere esperientzia azalduko digu kate logistikoa hobetzeko bi kasu praktikoen bidez, barruko logistikaren arloan eta bezeroa-banatzailea-kontsumitzailearen arloan.
Juan Antonio Naveiro
Alberto Blanco García
CEO LOALCO GREEN eta ESICeko irakaslea
Titulazioa
Prestakuntza-programa hau BASQUE FOOD CLUSTERek eta negozio-eskola ospetsu batek garatu eta homologatu dute.
Norentzat
Elikagaien eta edarien enpresetako honako sail hauetan zuzendaritzako edo erantzukizuneko postuak dituztenak edo belaunaldi-erreleboko egoeran dauden pertsonak.
Egutegia
Programa osoak hauxe du osagai:
8 saio, hilero ostiraletan emango direnak, 2026ko urriaren 2tik 2027ko martxoaren 12ra arte.
Ordutegia: 9:30 – 18:45.
Non
Plazak
20 plaza* baino ez dira egongo eskuragarri, parte-hartzaile bakoitzarentzako prestakuntza pertsonalizatuagoa eta eraginkorragoa dela bermatzeko.
Enpresa bakoitzak gehienez 3 pertsona inskriba ditzake, baina pertsona bakarra modulu bakoitzeko.
Matrikula
Programa osoaren matrikula 1.400 eurokoa da**, eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatzen du.
Programa hau bateragarria da FUNDAE*** prestakuntza-kredituaren finantzaketarekin.
* Lehenesteko irizpideak. Plaza-kopurua baino eskari handiagoa jasoz gero, elikagai-sektoreko core enpresak lehenetsiko dira (ekoizleak, eraldatzaileak eta banatzaileak), 25 eta 249 langile bitartekoak, lehen aldiz parte hartzen dutenak eta izen-ematea laguntzaile bakarrekoa eta erantzukizuneko lanpostu bat betetzen dutenak
** FUNDAEko finantzaketa erantsia lortzeko moduari buruz gehiago jakiteko, HAZI Fundazioarekin jarri harremanetan e-posta honen bidez: fpeempresas@hazi.eus
Precio y subvenciones
2.560 €
hizlariak
Samsung-eko Marketin zuzendaria
Javier Portillo Samsung enpresako marketin-zuzendaria da duela ia zazpi urtetik, eta hainbat erantzukizun-postu ditu komunikazioaren, marka-estrategiaren, berrikuntzaren eta online estrategiaren arloetan. Marketinaren munduan esperientzia handia du, eta bere ibilbide profesionala Kraft Foods, Mahon-San Miguel eta Telepizza konpainietan garatu du, besteak beste.
Daniel Ramos Zugasti
Daniel Ramos Zugasti Florette Ibericako Pertsonen eta Antolakuntzaren Arloko zuzendaria da. Bertan, talentua kudeatzeko eta erakundeak garatzeko estrategien buru da. Esperientzia handia du giza baliabideen arloan.
Jose G. Estradak Hijos de Rivera enpresaren Marketin taldean lan egiten du, marken komunikazioan, Anplifikazio arlotik. Estrategia kudeatzen eta bitartekoak planifikatzen 20 urtetik gorako esperientzia du, eta Adcity edo Proximia Havas enpresetan, besteak beste, egindako lana nabarmentzen da.
Estatistikan graduatua Bartzelonako Unibertsitatean eta Goi-mailako Marketin Digitala eta Publizitate digitala Programa bat IEn.
Andrés Azparren
Nazioarteko erosketa eta salmenten zuzendaria GELAGRIn
Andres Azparren Nazioarteko Erosketa eta Salmenten zuzendaria da Gelagrin. Espainia eta Frantziako lantegien esportazioaren buru da, eta merkatu estrategikoak kudeatzen ditu, hala nola Estatu Batuak, Kanada, Erresuma Batua eta Alemania. Esperientzia handia du nazioarteko negozioaren garapenean, merkataritza-kudeaketan eta elikagaien sektoreko erosketetan, eta aurretik Tutti Pasta, Congelados de Navarra, El Corte Inglés eta Viscofan konpainietan lan egin du.
ESIC Business & Marketing School-en eta Shanghai International Studies University-n hezia, ikuspegi estrategiko eta analitiko sendoa konbinatzen du bezeroarekiko eta emaitzekiko orientazio argiarekin. Gainera, esperientzia du nazioarteko negoziazioan eta merkatu globalen kudeaketan.
Peter Boland
Head of Strategy Nateevon
Peter Boland Head of Strategy da Nateevon, negozio-eraldaketarako aholkularia, eta 30 urtetik gorako esperientzia duen prestatzailea marketin, berrikuntza eta komunikazio komertzialaren munduan.
Bere ibilbidean zehar Coca-Cola, Movistar, Microsoft, Philips, Renault, BMW, Bacardi-Martini, Orange, BBVA, Endesa eta Walt Disney bezalako bezeroekin lan egin du, besteak beste.
Finance director Bolton Fooden
Loyola Zayas Bolton Food / Grupo de Conservas Garavilla enpresako zuzendaria da duela 7 urte baino gehiagotik, eta esperientzia handia du bi auditoretza handitan: Deloitte eta PwC.
Enpresa Administrazioan eta Zuzendaritzan graduatua Deustuko Unibertsitatean eta Finantza eta Marketinean espezializatua. Europako Ekonomiako masterra ere badu Bruselako Unibertsitate Librean.
Javier Pomposo
Finance Director Spain. Finance Director Home Care Europe, Middle East and ANZ Unileverren
Javier Pomposo Unilever Españako Finantza Zuzendaria eta Unilever Europa, Middle East, Australia eta Zeelanda Berriko Finantza Zuzendaria da. Esperientzia praktiko zabala du Negozio Garapenean, finantza-oinarri sendoarekin.
Senior Supply Chain Manager
Juan Antonio Naveiro Senior Supply Chain Managerra da. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta hornikuntza-kateko ekipoen buru da industriako, kontsumoko eta automobilgintzako hainbat sektoretan.
Esperientzia handia Supply Chain eremuko jardunbide egokien prozesuak ezartzen, etengabeko hobekuntzaren eta leean supply printzipioetan oinarrituta.
Aditua da erakundeak eta pertsonen eta taldeen garapena ezartzen, hornidura-kate globalak kudeatzeko politikak eta estandarrak ezartzen, supply chain-en zehar proiektuak gidatuz, working capital optimizatzeko, zerbitzu-mailak hobetzen diren bitartean. Negozioetako eragiketak optimizatuko dituzten hobekuntza-aukerak identifikatzen eta hornidura-kateko jarduerak 3PL/4PLen bidez kanpora ateratzeko prozesuetan balioa sortzen esperientzia izatea.
Industria Ingeniaritzan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Gainera, bi master ditu, bata Management and plant engineering of industrial plants-en, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan, eta bestea Business Administration-en, ESICen.
Juan Viñas
Estrategia zuzendaria JVST GROW
Marketin estrategikoan espezializatutako JVST GROW aholkularitza-enpresaren bazkide sortzailea eta ESIC Business & Marketing Schooleko irakasle elkartua.
Juanek ibilbide profesional luzea du kontsumo handiko sektorean, eta, zehazki, elikadura-enpresetan, non marketin estrategikoan, produktu-berrikuntzan eta markak suspertzen aditua baita, bai nazioan, bai nazioartean. Nekazaritzako ingeniari espezialista Marketinean. MBA Elikagaien Industrian, Montpellierreko Centre International de Hautes Etudes Agronomiques erakundearen eskutik; negozio-zuzendaritzako masterra, IESE Business School erakundearen eskutik, eta, gainera, prestakuntza Enpresen Administrazioan eta Kudeaketan, San Telmo Nazioarteko Institutuaren eskutik.
Eduardo Sanfilippo
Grupo Consorcio-eko marketin-zuzendaria
Eduardo Sanfilippo Azofrak Grupo Consorcion lan egin du azken 20 urteetan, Marketin, Komunikazio eta Berrikuntza zuzendari gisa. Bertan, merkataritza eta marketin politiken garapena uztartu ditu, kontserba-sektorean produktu berriak garatu eta merkaturatzearekin batera. Gainera, Kantabriako Arrain Kontserben Industrialen Elkarteko presidentea da, eta bertan sektoreko ekimenen buru da eskualdean.
Julio Alard
Esic Business &Marketing School-en irakasle kolaboratzailea
Julio Alard Enpresaren Ekonomian doktorea da (Juan Carlos Erregea Unibertsitatea) eta Publizitatean eta RRPPn lizentziaduna (Complutense Unibertsitatea). ESIC Business & Marketing School-eko Komunikazio Sail Akademikoko zuzendaria. ESIC Business & Marketing School-eko Gradua, Graduondokoa eta Executive Education arloetako irakaslea. ESICeko multimedia-gelako arduraduna. aDRsearch ESIC Ikerketarako Nazioarteko Aldizkariaren Kontseilu Editoreko kidea.
Juan Ignacio Pérez
ESICeko irakaslea
Juan Ignacio Pérez Prestatzailea, Aholkularia eta Hizlaria da, In Company programak garatuz Enpresetan, Unibertsitateetan eta Negozio Eskoletan, Coach Exekutiboa eta Ekipoena (ICFren PCC ziurtagiria eta Practitioner PNLn), Hizlaria Hitzaldi eta Mahai Biribiletan, eta Negozio Aholkularia. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du honako lanpostu hauetan: MARKETIN zuzendaria, SALMENTA zuzendaria, Proiektu zuzendaria, Negozio Garapeneko zuzendaria, Product Marketing Managerra, eMarketing Managerra, Proiektu eta Negoziazio Konplexuen Kudeaketa, Coaching Exekutiboa, Coaching Sistemikoa eta Ekipoena, eta MANAGING ZUZENDARIA.
Pedro Matak ia 11 urteko esperientzia du SMARTPOINT – Strategy and Transactions enpresan, eta gaur egun bazkide da. Bere ibilbide profesionalean, Fundación Aragón fundazioko kudeatzailea izan da, eta hainbat kargu izan ditu Stewart Enterprises enpresan.
Enpresa Zientzietan graduatua Zaragozako Unibertsitatean, marketinean espezializatuta; Organizational Management masterra du unibertsitate berean, eta Business Administration masterra du Houston Tx unibertsitatean. Gainera, Filosofiako doktorea da Zaragozako Unibertsitatean.
Xefa Lousak ia 23 urteko esperientzia du ESICen coach indibidual eta taldeko coach gisa. Aholkularia, mindfulness irakaslea, prestatzailea eta speakerra: “Zoriona eta arrakasta”.
Pedagogian graduatua, Universidad Pointificia de Comillas unibertsitatean. Giza Baliabideen masterra du ICADEn.
Alberto Blanco García
CEO LOALCO GREEN eta ESICeko irakaslea
Alberto Blanco LOALCO GREENeko CEO eta GESPROLOGeko Garapen Zuzendaria da. Jarduera hori irakaskuntzarekin batera egiten du, Esic Business & Marketing Schooleko irakasle laguntzaile gisa. Lehenago, Loalco Taldeko Eragiketen zuzendari gisa eta Talde Logistikoko Lasterketen Expresspallet Dibisioko eragiketen arduradun gisa jardun zuen.
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan lizentziatua, Zaragozako Unibertsitatean. Gainera, Logistikako Masterra du Zaragoza Logistics Centerren.
Jose Gabriel Estrada
Hijos de Rivera S.A.U.-ko Anplifikazio eta Produkzioko zuzendari orokorra
Javier Pomposo
Finance Director Spain. Finance Director Home Care Europe, Middle East and ANZ Unilever-en
Eduardo Sanfilippo
Marketing, Komunikazio eta Berrikuntzako zuzendaria Grupo Consorcio-n
AURREKO EDIZIOKO BIDEOA
FINANTZATZAILEAK