LANBERRI (2021-2022)
Langabeei laneratzen laguntzen diegu
Basque Food Cluster Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean dihardu 45 urte baino gehiago dituzten langabeen, iraupen luzekoen, desgaitasuna dutenen eta bazterketa-arriskuan daudenen laneratzea sustatzeko programa batean. Langabe bakoitzaren neurrira diseinatutako laguntza-, prestakuntza- eta laneratze-programa bat egin nahi da, eta, aldi berean, hainbat ekintza egin nahi dira, Bizkaiko elikaduraren sektoreko balio-kateko enpresetan talentua txertatzeko. Langabeak etorkizunean bere neurrira egokitutako irtenbide profesional bat aurkitzea da gure programaren helburua, beste enpresa batean eginkizun berriei aurre egiteko aukera izan dezan edo, bere ametsa hori bada, bere negozioa sor dezan. Programak honako ekintza hauek hartzen ditu barne:
- Orientazioa
- Aktibazioa eta lan-bitartekotza
- Prestakuntza
- Prestakuntza teknikoa: ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO MANTENTZE-LANETARAKO ETA BARNE-GARRAIORAKO LANGILE LAGUNTZAILEA, fokua e-commerce delakoan eta azken logistika-milian jarrita, eta elikaduraren sektoreko balio-kateko enpresetan praktikak eginez.
- Oinarrizko gaitasun digitalak
- Berdintasunari buruzko prestakuntza
- Laneratzea
sustatzaile eta finantzatzailea
AZAL IEZAGUZU ZURE PROIEKTUA
ETA MARTXAN JARTZEN LAGUNDUKO DIZUGU
ETA MARTXAN JARTZEN LAGUNDUKO DIZUGU