PROIEKTUAK - TALENTUA

I-TALENTFOOD

Talentua erakartzea eta kalitatezko enplegu gehiago sortzea.

I-TALENTFOOD ikerketa-proiektu bat da, eta Gipuzkoako elikagaien enpresek talentua aurkitzeko eta langileak fidelizatzeko prozesuetan sakontzen du. Elikagaien enpresen % 98k aitortzen du gaur egun arazoak dituela beharrezko talentua lortzeko; eta egindako azterketak ondorioztatu duen etorkizunera begirako proiekzioaren arabera, lehenbailehen ekin behar diegu aurrez aurre dugun eskasia arintzeko ekintzei.

Testuinguru horretan, I-TALENTFOOD proiektuak ekimen berritzaileak bultzatzen ditu enpresen eraldaketa jasangarria eta erantzunkidea sustatzeko. Horretarako, langileak erakartzeko, prestatzeko eta marka enplegatzailea edo employer branding deiturikoa hobetzeko ekintzak jorratzen dira.

I-TALENTFOOD proiektuaren lehentasunezko helburuak:

PROIEKTUAREN DATU NAGUSIEN BIDEO-LABURPENA

PROIEKTUTIK ERATORRITAKO AZTERLAN NAGUSIAK

Gipuzkoako lan-merkatuaren ikerketa
Gipuzkoako elikagaien enpresak erakargarriago egiteko ibilbide-orria

KOLABORATZAILEAK:

FINANTZATZAILEA:

AZAL IEZAGUZU ZURE PROIEKTUA
ETA MARTXAN JARTZEN LAGUNDUKO DIZUGU