DIAGNÓSTICOS DE NECESIDADES DE FORMACIÓN

Helburu nagusia elikagaien sektorearen berariazko prestakuntza-beharrak detektatzea eta horiei aurrea hartzea da.

formacion

Prestakuntza-beharren diagnostikoen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien sektorerako enpresaz gaindiko prestakuntza-beharrak aztertzeko eta hautemateko azterlanak egitea da, prestakuntza-eskaintza merkatuaren egungo eta etorkizuneko eskarietara egokitzeko.

Horretarako, Prospektikerren lankidetza dugu, sektoreko analisietan eta prestakuntza-plangintzan eskarmentu handia duen erakundea, enpresen eskaera espezifikoei erantzutera bideratua.

HELBURUAK:

Helburu nagusia elikagaien sektorearen berariazko prestakuntza-beharrak detektatzea eta horiei aurrea hartzea da. Teknologia eta antolaketa etengabe aldatzen ari diren ingurune honetan, analisiaren helburua da prestakuntza-eskaintza doitzea, sektoreko profesionalek merkatuak eskatzen dituen beharrezko gaitasunak izan ditzaten.

Horrela, enplegagarritasuna hobetu, berrikuntza indartu eta industrian eraginkortasuna indartu nahi da, prestakuntza sektorearen egungo eta etorkizuneko beharrizanekin bat datorrela ziurtatuz.

FASEAK:

2024

Elikagaien industriako (JESN 10) eta edarien fabrikazioko (EJSN-11) jardueren diagnostikoa

Ondorio nagusiak

EGUNGO PROFESIONALEN DEFIZITAK sektoreko jarduera-tipologia guztiei eragiten die, baina bereziki honako hauetan kontzentratuta daude:

  • Produkzioko langileak
  • Mantentze-lanetako langileak
  • Sektoreko ezagutza espezifikoak dituzten merkataritza-agenteak.
  • C-1 kamioi-txartelarekin banatzeko profesionalak
  • Ofizioetako langileak (harategia, arrandegia, fruta-denda…)
  • Bestelakoak: kalitatea, finantza-kudeatzaileak…

Sektoreak eraldaketa sakona bizi du, jasangarritasunak eta digitalizazioak bultzatuta, eta EZAGUTZAK ETA GAITASUNAK ETENGABE EGUNERATZEA eskatzen du, batez ere:

  • Produktuaren trazabilitatea balio-kate osoan zehar erregulatzen duen araudia.
  • Iraunkortasuna eta etika, produktu ekologikoago eta iraunkorragoekin kontsumo-irizpideak aldatuz.
  • Birziklatzeari, berrerabiltzeari, kontserbatzeari, ontziratzeari eta abarri buruzko erregulazio-eskakizunak.
  • Arriskuen prebentzioa, ontziratzeko teknika berriak, erosketak, kalitatea…

Sektoreko ZEHARKAKO GAITASUNAK eta gaitasun espezifikoak hobetzea, esperientzia duten gazte eta profesionalentzat, lan-iraunkortasuna bermatze aldera. Hauek dira funtsezko beharrak:

  • Gaitasun digitalak: app-en eta softwarearen oinarrizko erabilera, zibersegurtasuna eta elkarlaneko lana.
  • Harremanetarako trebetasunak: lidergoko prestakuntza, talde-lana, denboraren kudeaketa, arazoak konpontzea eta belaunaldien arteko komunikazioa.
  • Beste batzuk: Berdintasuna, hizkuntzak jakitea,…

2023

“Prestatutako platerak egitea” jardueraren diagnostiko espezifikoa EJSN 1085ekin eta antzeko jarduerekin.

Ondorio nagusiak:

EGUNGO DEFIZITAK jarduera guztiei eragiten die, baina, bereziki, honako hauetan kontzentratuta daude:

  • Sektoreko ezagutza espezifikoak dituzten langileak eta merkataritza-agenteak.
  • Mantentze-lanetako teknikariak
  • Elikagaien manipulatzaileak
  • Ontziratzaileak

Sektoreak aurreikusten du etengabeko premia dagoela honako hauen EZAGUTZAK EGUNERATZEKO:

  • Iraunkortasuna eta etika, produktu ekologiko eta iraunkorragoekin kontsumo-irizpideak aldatuz
  • Birziklatzearen, berrerabiltzearen, kontserbatzearen, ontziratzearen… arloko erregulazioa.
  • Produktu berriak, teknologia berriak eta soluzioak.

Datozen urteetan enpleguan eusteko giltzarri diren ZEHARKAKO GAITASUNAK hobetzea, hala nola:

  • Talde-lana
  • Diziplina
  • Egokitzapena
  • Malgutasuna

Honako hauekin lankidetzan:

Finantzatzailea:

ACTUALIDAD

Cuéntanos tu
proyecto

y te ayudamos a
ponerlo en marcha