Zertan datza programak?
Itzuli beharrik gabeko laguntza ekonomikoa da, belaunaldien arteko erreleboko baldintzetan erantzukizuneko lanpostuak beteko dituzten pertsonen kualifikazioan laguntzeko.
Nor izan daiteke onuradun?
Euskadin gutxienez jarduera-zentro bat duten ETEak eta mikroETEak. Horien jarduera nagusiak lehen sektorearekin, industriarekin eta/edo elikagaien eta edarien banaketarekin lotuta egon behar du. Kolektibitateen enpresak ere hartuko dira kontuan.
Zer estaltzen du?
2023an hasitako Executive MBA motako (orokorra edo espezializatua) goi-mailako prestakuntza-programaren edo Zuzendaritza Orokorreko Programen (PDG) kostu osoaren % 50 arte, eta gehienez 7.000 euro.