GASTROMIND
Sukaldaritza-soluzio berritzaileen garapenari eta baliozkotzeari aplikatutako adimen artifiziala eta neuromarketina
Gipuzkoako taberna eta jatetxe tradizionalen jasangarritasun ekonomikoari mesede egiten dioten sukaldaritza-soluzioak garatu eta haiek kontsumitzaileekin baliozkotzeko teknologia berriak erabiltzen dituen proiektu bat da GastroMIND.
Soluzio horiekin, dituen erronka ugariei aurre egiten laguntzen zaio ostalaritza-sektoreari, hala nola kostu handiagoei eta sukaldeko langile kualifikatuen falta edo errotazio handiari, betiere azken bezeroen gustuak kontuan hartuta.
HELBURUAK
- GastroFOOD proiektuan Gipuzkoako taberna eta jatetxeetako enpresariekin eta euskal elikadura-industriarekin identifikatutako elikadura-soluzioen kontzeptuak dituzten plater eta menuak garatzea eta zehaztea.
- Plater-ideia horiek adimen artifizialaren laguntzarekin hezurmamitzea.
- Kontsumitzaileek ideia horiekiko dituzten erreakzioak ebaluatzea, neuromarketin-teknikak erabiliz, kontsumoaren hobespen eta motibazio emozionalak sakonki ulertu ahal izateko.
- Ikuspuntu teknikotik eta merkatuaren onarpenaren ikuspuntutik bideragarrienak diten kontzeptuen hautapenean elikadura-industria eta ostalaritza-sektoreko enpresak inplikatzea, prototipo horiek garatu eta probatzean interesa duten enpresak identifikatzeko.
- Elikadura-industriaren eta ostalaritza-sektorearen arteko lankidetza sendotzeko oinarriak ezartzea.
PROIEKTUAREN FASEAK
Proiektuaren koordinazioaz, jarraipenaz eta kudeaketaz gain, honako fase eta zeregin hauek garatu dira:
1
GastroFOOD-en lortutako elikadura-soluzioen kontzeptuak abiapuntu hartuta
artearen egoera aztertzea eta aukeren benchmarking bat egitea.
2
Aurreko elikadura-soluzioetan
oinarritutako plater-ideiak sortzea.
3
Kontsumitzaileekin kontrastea egitea metodo kuantitatiboak erabiliz
eta AA generatibo bidez prototipoak garatzea.
4
Euskal elikadura-industria dinamizatzea,
soluzioak garatzeko interesa erakartzeko.
5
Emaitzen zabalkunde
eta transferentzia zabal bat egitea
EMAITZAK
Proiektuak hauek lortu ditu:
- GastroFOOD-etik eratorritako kontzeptuetan oinarrituta, ehun errezeta baino gehiago garatzea: haragiak tenperatura baxuan egostea, haragi horien ebakera bereziak, ontzuak, marinatuak eta gazitzeak, betegarriak eta xehaketak, hornigaiak, liofilizatutako oinarriak eta partekatzeko azkenburuak
- Teknologia berriez lagundutako kontraste-metodologia bat sortzea (AA bidezko prototipazioa eta neuromarketin bidezko kontrastea).
- Elikadura-industria inspiratzea eta haren arreta erakartzea, produktu berriak garatzeko haren berrikuntza pipeline-a erraztuz eta aberastuz.
KOLABORATZAILEAK
FINANTZATZAILEAK