PROIEKTUAK - JASANGARRITASUNA

CIRCULAR BERRINDARTZEA

Ekonomia Zirkularraren Diagnostikoa Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorean
Proiektu honen bidez, Ekonomia Zirkularraren diagnostikoa egin da Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorean. Balio-kateko hainbat tamaina eta azpisektoretako enpresek parte hartu dute. Azterlana ondoz ondoko sei fasetan gauzatu da. Enpresaren errealitatera hurbiltzea izan da lehen urratsa, haren jarduera, tamaina eta idiosinkrasia ezagutzeko. Horren ondoren, zaintza estrategikoa egin da, gobernuen eta merkatuaren gaur egungo nahiz etorkizuneko eskakizunak eta etorkizuneko joera nagusiak ezagutzeko. Enpresak ekonomia zirkularraren esparruan zer egoera bizi duen aztertzea izan da azterlanaren zati nagusia eta, horren bidez, ekoizpen-prozesuen inpaktua kuantifikatu eta ingurumen-aztarna neurtu da. Azkenik, ingurunearen zaintzan eta egindako azterlanean oinarrituz, enpresen erronka nagusiak identifikatu dira, baita erronka horiei aurre egiteko dituzten tresnak ere.

PROIEKTUAREN FASEAK

1. fasea:
Enpresara hurbiltzea
2. fasea:
Zaintza estrategikoa
3. fasea:
Bizi-zikloaren analisia
4. fasea:
Erronkak identifikatzea
5. fasea:
Irtenbideak eta tresnak
Enpresaren errealitatea eta haren ingurumen-egoera ezagutzea
Ingurunea zaintzea, komertziala, lehiakorra eta teknologikoa
Ekoizpen-prozesuen deskribapena eta kuantifikazioa, eta ingurumen-aztarnaren analisia
Jarduketa-puntuak identifikatzea, egindako azterlanean oinarrituta
Identifikatutako jarduketei ekiteko funtsezkoak diren tresnak eta eragileak bilatzea
AZAL IEZAGUZU ZURE PROIEKTUA
ETA MARTXAN JARTZEN LAGUNDUKO DIZUGU