ELIKTEK: berrikuntza agenda

BASQUE FOOD CLUSTER-en 2025-2027rako Berrikuntza-Agenda: euskal elikadurako I+G+b garatzeko gida

Eliktek proiektuari esker, gure Berrikuntza Agenda eguneratu ahal izan dugu 2025-2027 eperako. Emaitza plangintza-tresna estrategiko bat da, euskal elikadura-enpresen erronka eta aukera nagusiak identifikatu eta lehenetsiz eskaintza teknologikoa eta ez-teknologikoa eskari horrekin bat etor dadin.
Gainera, I+G+b arloan elikadura-enpresen, industria osagarrien eta Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileen arteko bitartekaritza errazten eta hobetzen laguntzen du gida honek.

graph 2x

HELBURUAK

PROIEKTUAREN FASEAK

Proiektuaren plangintza, kudeaketa eta kontrolaz gain, honako lan hauek egin dira:

1

Lotutako industria osagarriko enpresek

elikaduraren balio-kateko enpresen beharrak asetzeko dituzten behar teknologikoen eskari goiztiarra aztertzea.

2

Lehen fasean identifikatutako beharren arabera,

eragile ebazleen (enpresa osagarriak eta ZTBESko eragileak) gaitasunak identifikatzea.

3

ZTBESko kideen gaitasunekin

eta I+G+b proiektuekin lotutako ezagutza transferitzea.

4

Aukera-arloak identifikatzen

eta I+G+b proiektuak prestatzen laguntzea.

EMAITZAK

Proiektuari esker, 32 erronka nagusi identifikatu dira elikadura-enpresetan, eta lau lan-eremutan sailkatu: merkatua/bezeroa, jasangarritasuna, eraldaketa digitala eta talentua.

KOLABORATZAILEAK

IDOM logo mapa

FINANTZATZAILEAK

Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua 08
IDOM logo mapa

FINANCIADO POR

Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua 08