PROIEKTUAK

ELKARLANEAN DIHARDUGU, BAZKIDE DIREN ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO PROIEKTUAK MARTXAN JARTZEKO
Proiektuak diseinatzen ditugu elkarlanean, bazkide diren enpresen beharrak trukatuz eta aztertuz. Sinergiak bilatzen ditugu, beste enpresa batzuekin batera proiektuak abiarazteko eta, horrela, parte-hartzaile guztiei azkarrago eta modu eraginkorragoan aurrera egiten laguntzeko. Negozioa sortzeko proiektuak diseinatzen ditugu, eta proiektu horiek gauzatzeko laguntzailerik onenak bilatzen ditugu, baita kasu bakoitzera hobekien egokitzen diren finantzaketa-tresnak ere.
Zure proiekturako finantzaketa behar duzu?
EZAGUTU GURE PROIEKTUAK
Berrikuntza teknologikoa eta ez-teknologikoa sustatzen ditugu
BASQUE FOOD CLUSTERek Eusko Jaurlaritzaren akreditazioa du elikaduraren arloko bitartekari gisa, Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen eskaintza eta eskari teknologikoaren artean.
Gure inguruko ezagutza- eta ikerketa-eragile nagusiekin elkarlanean aritzen gara enpresan txerta daitekeen eta merkatura bideratuta dagoen I+G+b sustatzeko:
- Enpresen beharrak koordinatuz, lehentasunak, interesak eta gaitasunak kontuan hartuta.
- Enpresen arteko lankidetza sustatuz.
- Enpresek teknologia eskura izan dezatela erraztuz.
- Behatoki Estrategikotik, inguruneko aukerei buruzko informazio garrantzitsua eskuratzen lagunduz.
- Finantzaketa-iturri onenei eta laguntzen kudeaketari buruzko informazioa emanez.
- Transferentzia teknologikorako ekintzak gauzatuz.
- Proiektuetan sortutako ezagutza zabaltzen lagunduz.
AZAL IEZAGUZU ZURE PROIEKTUA
ETA MARTXAN JARTZEN LAGUNDUKO DIZUGU
ETA MARTXAN JARTZEN LAGUNDUKO DIZUGU