EUSKADIKO ELIKADURAREN CLUSTERRA da zure datuak behar bezala tratatzearen arduraduna (helbidea: LAIDA BIDEA, 214 ERAIKINA, 48170 ZAMUDIO-BIZKAIA). Tratamendu horri buruz galde dezakezu honako posta elektroniko honen bidez: info@basquefoodcluster.com
EUSKADIKO ELIKADURAREN CLUSTERean, interesdunek ematen diguten informazioa tratatzen dugu, honako hauetarako:
• Erabiltzaileekin izenpetzen ditugun prestazioak eta zerbitzuak betetzeko.
• Produktuei eta zerbitzuei dagokienez egindako eskakizunak izapidetzeko eta kudeatzeko.
• Produktu eta/edo zerbitzuen publizitate- edo sustapen-informazioa igortzeko.
• Gure erakundeko bazkide izateko tratatzen ditugun datuak izapidetzeko eta kudeatzeko.
Baimenaren bidez eman dizkiguzun datuak erabiltzea beharrezkoa da erabiltzaileekiko harremanak behar bezala kudeatzeko eta, gainera, legezko betebeharrak bete ahal izateko.
Edozein unetan adieraz dezakezu zure datuak erabiltzearen aurka zaudela, eta, beraz, datu horiekin inolako kudeaketarik egin gabe utz dezakezu. Datuak legez aurreikusitako denboran soilik geratuko dira blokeatuta. Jakinarazten dizugu, baimenik ez emanez gero, zerbitzuak ematea ezinezko bihur daitekeela.
Printzipioz ez da daturik lagako, legezko betebeharra dagoen kasuetan izan ezik.
Hala ere, zure datuak partekatuko ditugu laguntzen diguten edo euskarria ematen diguten zerbitzu-emaileekin edo kanpoko laguntzaileekin.
Zure datu pertsonalak behar den denboran gordeko ditugu soilik, haien helburua betetzeko, kontratu-harreman bat mantentzen dugun bitartean, hori behartzen duen lege-baldintza bat dagoen bitartean edo zure datuak tratatu ezin izateko eskubideetako bat bera ere erabiltzen ez duzun bitartean.
Eskubideen titularra izanik, zuk izango duzu zure datuen kontrola eta, beraz, edozein unetan balia ditzakezu zure eskubideak, mezu elektroniko bat bidaliz: info@basquefoodcluster.com
Honako eskubide hauek balia ditzakezu:
Erabiltzaileei jakinarazten zaie baimena edozein unetan baliogabetzeko eskubidea dutela, eta horrek ez duela eraginik izango erretiratu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
Era berean, interesdunei jakinarazten zaie erreklamazio bat aurkez dezaketela Datuak Babesteko Agintaritza eskudunean, batez ere beren eskubideak baliatzean guztiz asebeteta geratu ez direnean.
Zure eskubideak erabiltzeko, zure NANaren kopia edo zure nortasuna egiaztatzen duen agiri baliokide baten kopia erantsi behar duzu eskabidearekin batera.