GAURKOTASUNA

Ontzien eta Ontzien Hondakinen Dekretuak  izan duen eragina aztertu dugu GESENFOODen lehen saioan

ACLIMArekin lankidetzan, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta finantzatutako proiektuak elikagaien sektorearen trantsizio ekologikoa erraztuko duten ekimenak sortzea du helburu.

ACLIMArekin lankidetzan, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta finantzatutako proiektuak elikagaien sektorearen trantsizio ekologikoa erraztuko duten ekimenak sortzea du helburu.

Donostiako Etorkizuna Eraikiz gunean egin zen GESENFOQUE proiektuaren lehen lan-saioa. Proiektuaren helburua da Ontziei eta Ontzi-hondakinei buruzko Errege Dekretu berriak Gipuzkoako elikagai-enpresentzat irekitzen dituen erronkak eta aukerak identifikatzea.

BASQUE FOOD CLUSTERek eta ACLIMA, Basque Environment Cluster-ek, abian jarri dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak sustatu eta finantzatu du.

Jardunaldian sektoreko enpresei araudi berriaren xehetasun guztiak ezagutarazi zitzaizkien. Begoña Vallejo Mahillo, CIMAS berrikuntza eta ingurumeneko aholkularitza-enpresako zuzendaria, elikadura-enpresentzat aurreikusitako inpaktu nagusietan sakontzeaz arduratu zen, baita erregulazio berri honetara egokitzeko jarraitu beharreko prozeduretan ere. Era berean, ekodiseinuan, plastikoen murrizketan edo ontziko elementuen ezabaketan lan egiten duten enpresen jardunbide egokien adibideak aurkeztu ziren, besteak beste.

Ontzien eta enbalajeen lantaldea

Jardunaldiaren azken zatian, ontzien eta enbalajeen lantalde bat abian jarriko zela iragarri zen, RIS3 Euskadi espezializazio adimenduneko estrategiaren esparruan. BASQUE FOOD CLUSTERek eta ELIKA Fundazioak gidatuta, eta HAZI Fundazioaren laguntzarekin, lantalde hori arduratuko da lehiakortasunaren zaintza eta ikerketa-, berrikuntza- eta erakustaldi-proiektuak bultzatzeaz, euskal elikadura-kateko enpresek jasangarritasun-irizpideak sar ditzaten beren ontzietan, modu lehiakorrean.

Lantaldea elikagai-enpresek, ontzi-konpainiek, ingurumen-aholkularitzek eta ezagutza-eragileek osatuko dute. Elkarlanean, ontziei buruzko arauen, teknologien eta merkatuaren zaintza egiteaz eta enpresen beharrak identifikatzeaz arduratuko dira. Horietan oinarrituta, partzuergoak sortuko dira, erantzuna emango dieten proiektuak garatzeko, eta finantzaketa publikoko tresnak identifikatuko dira mota horretako proiektuetarako.

INTERESATZEN ZAIZU...