Elikadura-marka handi bat nola eraiki, garatu eta kudeatu Elikadura Enpresetako Zuzendaritzarako Programa Aurreratuaren (PADEA) lehenengo saioaren gai nagusia izan zen.
BASQUE FOOD CLUSTERek eta HAZI Fundazioak, Camarabilbao University Business School eta ESIC negozio-eskola ospetsuaren laguntzaz, zuzendaritzarako programa hau garatu dute euskal elikadura-kateko zuzendariak eta arduradunak gaitzeko helburuarekin.
Ikastaroaren hasierako jardunaldia, Marketin eta Salmenten moduluaren barruan, Brand Food Management-enaren esparruan zentratu zen, eta Gerardo Mochales, Zuzendaritza Nagusi, Marketin Zuzendaritza eta Administrazio Kontseiluen arloko aholkulari aditua; eta Javier Portillo, Campofrioko Marketin zuzendaria, gidari izan zituen.
Goizean zehar Gerardok markaren posizionamendu-eredu bat zerotik nola garatzen den ezagutarazi zuen. Eta arratsaldeko saioan, Javier Portillok elikadura-marka handi baten kasua xehetasunez azaldu zuen.
Nola garatu eta merkaturatu produktu berriak arrakastaz
PADEAren hurrengo saioa maiatzaren 12an izango da, eta izenburu hau izango du: Nola garatu eta merkaturatu produktu berriak arrakastaz’. Bertan, parte-hartzaileek produktuentzako berrikuntza eta garapen prozesu bat ezartzeko gakoak lortuko dituzte, Mikel Grande Angulas Aguinagako Marketin eta Berrikuntza Zuzendariaren eta Jesús Charlan ESICeko, Trainers And Partners Consultores-eko CEOko eta Dioxinet.com-eko CMOko irakaslearen eskutik.
Programak Eusko Jaurlaritzaren babesa jasotzen du HAZI Fundazioaren bitartez. Erakunde honek proiektuak koordinatu eta abian jartzen ditu, elikadurako eta basogintzako balio-katearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko. HAZIk programa hau sustatu eta finantzatzen du Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez.