BASQUE FOOD CLUSTERek babesletza-hitzarmena sinatu du IPARBILBAO Abokatuak elkartearekin. Bulego horrek ibilbide sendoa eta ezaguna du euskal enpresen aholkularitzan.
Abokatuen nazioarteko sare batean sartzeak, ROCAJUNYENT sinadura duen elkartearen bitartez, enpresei nazioartekotze-prozesuetan laguntzea eta aholkatzea ahalbidetzen die, eta aholkularitza juridiko integrala ere eskaintzen die, alderdi zibilak, merkataritzakoak, zerga-arlokoak, lan-arlokoak eta administrazio-zuzenbidekoak barne hartzen dituena, besteak beste.