BASQUE FOOD CLUSTERek Euskadiko elikagaien enpresetako zuzendarien topaketa antolatu du Ignacio González Pascual Taldeko kontseilari, Nueva Pescanovako CEO ohi eta AECOCeko presidente ohiarekin
Kontsumo handiaren merkatua elikagaien % 10etik gorako inflazioak eta salmenten bolumenaren jaitsiera orokortuak markatutako testuingurua jasaten ari da. Faktore horiek bat datoz kontsumitzaileek elikagaien jasangarritasunaren edo erosketa-esperientzien digitalizazioaren inguruan dituzten gero eta eskakizun handiagoekin, eta enpresek horiei erantzun behar diete. “Argi motzak eta luzeak aldi berean, erabili behar izatearen paradoxa” da, Ignacio Gonzálezek, Pascual Taldeko kontseilari izendatu berriak Euskadiko elikaduraren balio-kate osoko ehun bat zuzendari, kudeatzaile eta goi-kargudunekin izandako bileran adierazi duenez.
BASQUE FOOD CLUSTERek Mungiako Urgoiti Jauregian (Bizkaia) antolatutako ekitaldiak elkarrizketa irekia sortzeko bide eman du. Bertan, enpresetako arduradunek kontsumo handiaren egungo panoramak dakartzan zalantzak partekatu ahal izan dituzte. Jardunaldiaren sarrera Manu Giner elkarteko presidenteak egin du, eta elkartekideekin batera elikagaien sektoreak aurrean dituen erronka nagusiei heltzeko eta 2024. urtea planifikatzeko asmoaren barruan jarri du jardunaldia.
BASQUE FOOD CLUSTERek urtero egiten dituen ‘Topaketak Zuzendaritzarekin’ hitzaldien bigarren edizio honetan, elikaduraren arloan 30 urte baino gehiagoko ibilbide luzea duen Ignacio González izan da hizlari gonbidatua. Pascual Taldeko administrazio-kontseiluko kide izendatu dute berriki, eta aurretik Nueva Pescanovako kontseilari delegatu izan da 2016tik 2023ra. Era berean, Fabrikatzaileen eta Banatzaileen Espainiako Elkarteko (AECOC) presidentea izan da 2021 eta 2023 artean, eta aurretik zuzendaritza karguak bete zituen sektoreko enpresetan, Carrefourren eta Campofrion, besteak beste.
Bere hitzaldian, kontsumo handiaren merkatuaren egungo egoeraren eta aurre egin beharreko mehatxuen ikuspegi integrala eman du, kontsumo-joera nagusiak errepasatuz eta etorkizunari aurre egiteko gakoak eskainiz. Horrela, adierazi duenez, elikagaien sektoreak “argi motzak eta luzeak konbinatu behar izatearen paradoxari” egin behar dio aurre, askotariko agertokiei aldi berean erantzuteko beharrari erreferentzia eginez.
“Argi motzek inflazioari, kontsumitzaileek jasaten duten krisi ekonomikoari, bolumenen jaitsierari edo lehengaien eskasiari egiten diote erreferentzia. Aldi berean, badira argi luzeak, epe luzerako kontsumo-joerak, aurrekoaren eraginik ez duten jasangarritasuna edo erosketa-esperientzien digitalizazioa, besteak beste. Bi errealitateak elkarrekin ikusten ditudan lehen aldia da. Hau da, pertsonak ahal duten guztian ari dira murrizten, nahi duten guztian gastatzen jarraitzeko”, esan du Ignacio Gonzálezen.
Errealitate horren ondorioz, aurrezteko estrategiak hedatzen dira kontsumitzaileen artean, hala nola downtrading-a eta banatzaile-marken aldeko apustua, edo bolumenean txikiagokoak diren erosketak sarriago egitea. Azken batean, kontsumo-joeretan bi kontzeptu nagusi ematen dituzten portaerak: desleialtasuna, ohiko marken, denden eta kanalen kontsumoa aukera merkeagoekin txandakatzen baita; eta aurrezkiaren bilaketa, prezioei eta sustapenei beste faktore batzuen gainetik lehentasuna emanez.
Urrunagoko etorkizunari begira, Ignacio Gonzálezek elikagaien sektorean aldaketa disruptiboak ekar ditzaketen hainbat ideia plazaratu ditu. Horien artean, lehengaien gero eta garrantzi handiagoa (Zein da tomate baten prezioa tomaterik ez dagoenean?, galdetu du), azpiproduktuen balorizazioa lehen sektoreetan, edo logistikaren erronkak azken milian, hiri-mugikortasunaren murrizketek eraginda.