GAURKOTASUNA

Hazinnova 2022ren deialdia ireki da, enpresa txiki eta ertainei berrikuntzaren atea irekitzen dien programa

Hazinnova euskal enpresa txiki eta ertainei berrikuntzako mikroproiektuak garatzen laguntzeko SPRI Taldearen zerbitzua da.  Proiektu berritzaileei aurre egiteko beharrezko baliabideak izateak dakarren oztopoa ezabatzeko sortu zen Hazinnova. Doako aholkularitza eta laguntza espezializatua eskaintzen die enpresa txiki eta ertainei, modu berriak edo beren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berriak ezartzeko proiektuak abian jar ditzaten.

Horrela, Hazinnovak 50 orduko aholkularitza doan eskuratzeko aukera ematen dio ETEari, berrikuntza-proiektu txikiak 3 hilabetetan eta administrazio-karga txikienarekin gauzatzeko. Horretarako, prozesuan zehar BASQUE FOOD CLUSTERen laguntza izango du, nekazaritzako elikagaien balio-katerako izendatutako Hazinnova agente gisa.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuen tipología

ETEek gehienez bi mikroproiektu egin ahal izango dituzte, hainbat arlotakoak:

  1. EKONOMIKO-FINANTZIARIOA
    • Enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantziarioa eta estrategikoa hobetzea, haren errentagarritasuna kontrolatzeko.
  2. EKOIZPENA
    • Produkzio-prozesuak optimizatzea, produktibitatea, kalitatea, iraunkortasuna eta/edo segurtasuna handitzeko.
  3. LOGISTIKA
    • Hornidura- edo banaketa-katea hobetzea, gastuak eta entrega-epeak murrizteko.
  4. BARNE-ADMINISTRAZIOA
    • Barneko administrazio-prozesuak berriz diseinatzea, enpresaren eraginkortasuna eta koordinazioa hobetzeko.
  5. PERTSONAK
    • Pertsonen kudeaketa hobetzea, haien konpromisoa eta motibazioa areagotzeko.
  6. BEZEROAK
    • Merkatu-kuota handitzea bezeroen ezagutzaren, erakartzearen, arretaren eta leialtasunaren bidez.
  7. MERKATU BERRIAK
    • Enpresaren marketina merkatu, sektore, segmentu geografiko edo bezero-segmentu berrietara iristeko egokitzea.
  8. PRODUKTUA
    • Dauden produktuak edo zerbitzuak hobetzea, produktu berriak definitzea edo industria-babesa ahalbidetzen duten irtenbideak identifikatzea.

Sartzeko baldintzak

Hazinnovan parte hartzeko, enpresek honako hauek egin beharko dituzte:

  • Eskaera aurkezteko unean 5 langile edo gehiago izatea.
  • Euskadin jarduera-zentroak izatea.
  • Industria-jarduerak edo lotutako zerbitzuak egitea (EJSN 10-33, 46 handizkari).
  • Zerga-betebeharrak eta EJZn dagokion epigrafean alta emanda egotea.
  • 2019., 2020. edo 2021. urteetan Innobideak eta/edo Hazitek programen onuradun ez izatea, Innobideak-Kudeabide Contraste eta/edo Innobideak Kudeabide 2. fasearen onuradun soilik izan direnean izan ezik.

Epeak

Hasiera-data: 5/4/2022

Aurkezteko azken eguna: 2022/12/01 edo funtsak amaitu arte

Hazinnovaren bidez proiektu bat martxan jarri nahi baduzu edo informazio hau zabaldu nahi baduzu, jarri harremanetan gure Berrikuntza Proiektuen kudeatzailearekin, Irati Bejarano ibejarano@basquefoodcluster.com

Deskargatu hemen Hazinnova 2022 liburuxka

INTERESATZEN ZAIZU...