BASQUE FOOD CLUSTERen Entzuteko eta Laguntzeko Plan bat jarri dugu martxan, gure enpresa elkartuekiko harremana sendotzeko eta haien behar eta erronkei erantzun pertsonalizatuagoa emateko pentsatutako proiektua.
Plan hori gure 2024-2027 Plan Estrategikoarekin bat dator, eta gure enpresen parte-hartze aktiboa sustatzeko, haien artean lankidetza-aukera berriak irekitzeko eta gure komunikazio-kanalak hobetzeko diseinatuta dago.
Hori lortzeko, gure taldea bilerak egiten hasi da, eta, kasu batzuetan, bertako instalazioetan bisitak egiten, bertako errealitatea eta beharrak bertatik bertara ezagutzeko.
Orain arte La 2 consultores, Bobamar, Cianco, Artandi IV, Oreka, Tknika, Ederto, Delikatetxe, Euskaber, Zubelzu, La Salve, Ameztoi Anaiak, Xumuxua eta Ulma Inoxtruckekin bildu gara. Bilera horiei esker, zuzenean entzun ditzakegu haien kezkak, hobetzeko aukerak antzeman ditzakegu eta beren erronkei aurre egiten lagundu diezaiekegu.
Gure enpresak hobeto ulertu nahi ditugu: haien kezkak eta beharrak zein diren jakin nahi dugu, eskaintzen ditugun soluzioak eta zerbitzuak egokitu ahal izateko. BASQUE FOOD CLUSTERaren jardueretan parte hartzeko balioa aurkitzea nahi dugu. Era berean, tamaina eta azpisektore desberdinetako enpresen arteko loturak eta aliantzak sustatu nahi ditugu, lankidetza-modu berriak sortuz eta harremanen sarea indartuz.
Ildo horretan, komunikazioa optimizatzeko ere lan egingo dugu, eta argia, garrantzitsua eta segmentatua dela ziurtatuko dugu, enpresa bakoitzak beharrezko informazioa jaso dezan. Azken batean, laguntza erreala eta hurbila izan nahi dugu, enpresa bakoitza bere erronka eta helburuetan entzuna, ulertua eta babestua sentiaraziz.
Gure asmoa da gure enpresen bidelaguna izatea, urrats bakoitzean laguntzea eta haien hazkundea bultzatzea. Elkarrekin lan eginez, sektore indartsuagoa, berritzaileagoa eta konektatuagoa eraiki dezakegu.