BASQUE FOOD CLUSTEReko zuzendariak, Jon Ander Egaña, eman zion hasiera topaketari, eta erakundearen barruan talentua erakartzeko eta garatzeko esparruari emandako izaera estrategikoa azpimarratu nahi izan zuen. Ildo beretik, Arantxa Marroquín, Klusterreko Talentu arloko arduradunak enpresek arlo horretan adierazitako erronka nagusietan sakondu zuen. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: eskatzen den talentua lortzeko zailtasunak, lan-merkatuko prestakuntzaren eta eskariaren arteko aldea, talentu gaztea atxikitzeko sektoreak duen gaitasun txikia, edo lidergo-modu berrietara eta laneko antolamendu-modu berrietara egokitzea.
Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu zuzendariak, Susana González Rómulo, hartu zuen hitza. Elikatze-kateko enpresekin egindako topaketa berri honetan, foru arduradunak Bizkaiko lan merkatuko gaitasunak eta beharrak doitzeko erronkan oinarritu zuen bere hitzaldia. Era berean, lurraldeko enplegagarritasuna eta prestakuntza hobetzeko erakundeak garatzen dituen programen berri eman zien enpresei.
Saioak Jesus Fernandez Randstadeko zuzendariaren hitzaldiarekin jarraitu zuen. Giza baliabideetan eta pertsonen kudeaketan liderra den enpresa horren arduradunak, elikagaien sektoreko talentuaren etorkizunari heldu zion, datuak emanez eta lanpostu bat lortzeko pertsonek zer eskatzen duten aztertuz.
Bestalde, Gotzon Bernaola Innobasqueko Koordinatzaile Nagusiak LanMentoring programa aurkeztu zuen. Laguntza-zerbitzu espezializatu eta doakoa da, eta bere helburua da euskal enpresei laguntzea belaunaldien arteko erreleboak eskatzen duen ezagutzaren transferentzian, arrakastatsua izan dadin.
Enplegu eta prestakuntza programak
Jardunaldi hau 3R EDEMAnpresaren jardueren artean kokatzen da. Bizkaiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak sustatu eta finantzatzen du programa hori, Lanbiderekin lankidetzan, eta BASQUE FOOD CLUSTERek garatzen du. Programa horren bidez, langabeak eta enplegagarritasun zaileko kolektiboetakoak lan-merkatuan sartzea errazten da.
Halaber, klusterrak LaborLan programan laguntzen du, DEMAk, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia, abian jarritako enpleguko eta prestakuntzako programa mistoan. Laguntza integrala, prestakuntza eta lan-esperientzia eskaintzen ditu, lan-kontratuarekin, prestakuntzan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko. Horri esker, profil prestatuak dituzten enpresen beharrei erantzun ahal zaie.
BASQUE FOOD CLUSTERek bere enpresa elkartuen artean atzemandako enplegu- eta prestakuntza-erronkei irtenbidea emateko parte hartzen duen beste ekimen batzuk HAZI Fundazioaren prestakuntza-programak dira, edo belaunaldi-erreleboa ziurtatzeko aipatutako Lan Mentoring, Lanbideketa Innobasquek sustatua.