GAURKOTASUNA

Enertrade, energiaren kostuak optimizatzen espezializatutako aholkularia, BASQUE FOOD CLUSTER-en babesle berria

BASQUE FOOD CLUSTERek babesletza-hitzarmen bat sinatu du Enertrazerekin. Enpresentzako energia (elektrizitatea eta gasa) erosten, datuak kudeatzen eta energia-eraginkortasunean espezializatutako aholkularitza independentea.

Aliantza honek indartu egiten du 2015ean elektrizitatea eta gasa erosteko taldeak sortuz hasi zen lankidetza. Gaur egun, klusterreko 40 enpresa bazkide baino gehiago biltzen ditu. Talde honi esker, bezero handien kontratuak eskuratu ahal izan dira, eta, azken hiru urteetan, energia-erosketan 1.700.000 € aurreztu direla kalkulatu da.

Enertrade-k bezeroen energia-sail esternalizatu gisa jarduten du. Bere independentzia, esperientzia eta gaitasun teknologikoari esker, kostuen optimizazioan, arriskuaren kudeaketan eta energia-eredu jasangarri baterako trantsizioan oinarritutako zerbitzu integrala eskaintzen du.

Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu bezero bakoitzari eskaintza pertsonalizatzeko:

  • Energia erosteko aholkularitza

Enpresa bakoitzerako estrategiarik egokiena diseinatzen du, eta kontratua, iraupena eta estaldura zehazten ditu, kontsumoaren eta merkatuaren bilakaeraren arabera. Negoziazioan, etengabeko jarraipenean, une egokian prezioak ixtean eta arriskuaren kudeaketan aditu-laguntza eskaintzen du. EnerLine © plataforma digitalak analisiak, trazabilitatea eta erabakiak denbora errealeko datuekin eskaintzen ditu.

  • Hornidura-kontratuen kudeaketa

Energia-kontratuen kudeaketa osoa hartzen du bere gain, kontrolarekin, gardentasunarekin eta eraginkortasunarekin. Kontsumoak gainbegiratzen ditu, fakturak baliozkotzen ditu, merkaturatzaileekiko harremana kudeatzen du eta datu-base finkatua du. EnerLine © sistemak aukera ematen du segimendu-txostenak, potentzien optimizazioa eta horniduraren kontrol osoa egiteko.

  • Energia-eraginkortasuna

Auditoretzak, optimizazioa, energia kudeatzeko sistemen ezarpena eta autokontsumoari eta emisioen murrizketari buruzko aholkularitza garatzen ditu. Enpresei aurrezkia monetizatzen laguntzen die, Energia Aurrezkiaren Ziurtagirien (SAR) bidez. Prozesu osoan laguntzen du, onurak eta betetze teknikoa maximizatuz.

  • Zerbitzu klimatikoak

Karbonogabetzea eta araudia betetzea bultzatzen du, karbono-aztarnaren kalkuluarekin, trantsizio-planekin, arriskuen analisiekin eta CSRD, TCFD eta Europako Taxonomiaren araberako txostenekin.

Enertrade-ri buruz

Enertrade energia aholkularitza independentea da, 2007an sortua. Urtean 17.000 GWh baino gehiago, 2.000 milioi euro eta 36.000 hornidura-puntu kudeatzen ditu. Aitzindaria da PPA kontratuak negoziatzen, 26 kontratu sinatu baititu.

Industria eta zerbitzu sektoreetako enpresekin egiten du lan, Espainian eta Portugalen. Aholkuak eta laguntza ematen dizkie IBEXen kotizatzen duten konpainia handiei, sektore publikoko erakundeei, enpresa ertainei eta elkarteei.

INTERESATZEN ZAIZU...