Uncategorized

Enertrade, energiaren kostuak optimizatzen espezializatutako aholkularia, BASQUE FOOD CLUSTER-en babesle berria

BASQUE FOOD CLUSTERek babesletza-hitzarmen bat sinatu du Enertrazerekin. Enpresentzako energia (elektrizitatea eta gasa) erosten, datuak kudeatzen eta energia-eraginkortasunean espezializatutako aholkularitza independentea. Aliantza honek indartu egiten du 2015ean elektrizitatea eta gasa erosteko taldeak sortuz hasi zen lankidetza. Gaur egun, klusterreko 40 enpresa bazkide baino gehiago biltzen ditu. Talde honi esker, bezero handien kontratuak eskuratu ahal izan dira, eta, azken hiru urteetan, energia-erosketan 1.700.000 € aurreztu direla kalkulatu da. Enertrade-k bezeroen energia-sail esternalizatu gisa jarduten du. Bere independentzia, esperientzia eta gaitasun teknologikoari esker, kostuen optimizazioan, arriskuaren kudeaketan eta energia-eredu jasangarri baterako trantsizioan oinarritutako zerbitzu integrala eskaintzen du. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu bezero bakoitzari eskaintza pertsonalizatzeko: Energia erosteko aholkularitza Enpresa bakoitzerako estrategiarik egokiena diseinatzen du, eta kontratua, iraupena eta estaldura zehazten ditu, kontsumoaren eta merkatuaren bilakaeraren arabera. Negoziazioan, etengabeko jarraipenean, une egokian prezioak ixtean eta arriskuaren kudeaketan aditu-laguntza eskaintzen du. EnerLine © plataforma digitalak analisiak, trazabilitatea eta erabakiak denbora errealeko datuekin eskaintzen ditu. Hornidura-kontratuen kudeaketa Energia-kontratuen kudeaketa osoa hartzen du bere gain, kontrolarekin, gardentasunarekin eta eraginkortasunarekin. Kontsumoak gainbegiratzen ditu, fakturak baliozkotzen ditu, merkaturatzaileekiko harremana kudeatzen du eta datu-base finkatua du. EnerLine © sistemak aukera ematen du segimendu-txostenak, potentzien optimizazioa eta horniduraren kontrol osoa egiteko. Energia-eraginkortasuna Auditoretzak, optimizazioa, energia kudeatzeko sistemen ezarpena eta autokontsumoari eta emisioen murrizketari buruzko aholkularitza garatzen ditu. Enpresei aurrezkia monetizatzen laguntzen die, Energia Aurrezkiaren Ziurtagirien (SAR) bidez. Prozesu osoan laguntzen du, onurak eta betetze teknikoa maximizatuz. Zerbitzu klimatikoak Karbonogabetzea eta araudia betetzea bultzatzen du, karbono-aztarnaren kalkuluarekin, trantsizio-planekin, arriskuen analisiekin eta CSRD, TCFD eta Europako Taxonomiaren araberako txostenekin. Enertrade-ri buruz Enertrade energia aholkularitza independentea da, 2007an sortua. Urtean 17.000 GWh baino gehiago, 2.000 milioi euro eta 36.000 hornidura-puntu kudeatzen ditu. Aitzindaria da PPA kontratuak negoziatzen, 26 kontratu sinatu baititu. Industria eta zerbitzu sektoreetako enpresekin egiten du lan, Espainian eta Portugalen. Aholkuak eta laguntza ematen dizkie IBEXen kotizatzen duten konpainia handiei, sektore publikoko erakundeei, enpresa ertainei eta elkarteei.

Saber +

Bost enpresa berri sartu dira BASQUE FOOD CLUSTERn

BASQUE FOOD CLUSTERek hazten jarraitzen du, euskal elikadura-ekosistemaren aniztasuna eta potentziala aberasten duten bost enpresa berri gehituta. Hauek dira: Bacalaos Ederpesca, Bizkaigar, Cárnicas Goya, Elmafood Ibérica eta Goenaga Esnekiak, elikagaien katearen hainbat arlotan kalitatearen, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren alde egindako apustuagatik

Saber +

Lau bazkide berri Basque Food Clusterren

Euskal elikadura-ekosistemak indartzen jarraitzen du, lau enpresa berri sartu baitira Basque Food Clusterren. Itsas Natura, ComexSoft, Oilasko Berriak eta Sidras Aburuza dira konpainia horiek, eta askotariko profil osagarriak eskaintzen dizkiote elikagaien sektoreko balio-kateari. Jarraian, bakoitzaren erradiografia labur bat aurkezten da:

Saber +

Adimen Artifiziala, funtsezko ardatza elikagaien enpresen etorkizunean

BASQUE FOOD CLUSTERek elikagaien sektoreko ehundik gora profesional bildu ditu Bilbon 2025eko joera nagusiak aztertzeko ‘INSPIRA + INNOVA 2025’, BASQUE FOOD CLUSTERek antolatutako ekitaldiaren bigarren edizioak euskal elikadura kateko ehun profesional baino gehiago bildu ditu Bilboko B Accelerator Tower (BAT)

Saber +

ALMACENES USABIAGA ETA BOMBAIWORKS, BASQUE FOOD CLUSTERREKO BAZKIDE BERRIAK

Bi sarrera berri hauekin, BASQUE FOOD CLUSTER elikaduraren balio-kate osoko 153 enpresa bazkide gara Almacenes Usabiaga elikagaien industriarako osagaiak eta lehengaiak banatzen espezializatzen da. Kalitatean eta zerbitzuan duen ikuspegiari esker, erreferente bihurtu da aurrez prestatutako sektoreetan, gozotegietan, okindegietan eta izozkigintzan, besteak

Saber +

Gure bazkideak entzun eta lagundu nahi ditugu

BASQUE FOOD CLUSTERen Entzuteko eta Laguntzeko Plan bat jarri dugu martxan, gure enpresa elkartuekiko harremana sendotzeko eta haien behar eta erronkei erantzun pertsonalizatuagoa emateko pentsatutako proiektua. Plan hori gure 2024-2027 Plan Estrategikoarekin bat dator, eta gure enpresen parte-hartze aktiboa sustatzeko,

Saber +

‘Elikagaien Ontzien eta Bilgarrien Berrikuntzarako II. Topaketak’ euskal elikadura sektorea elkartu du packaging jasangarriko azken berrikuntzen inguruan

ontzi | BASQUE FOOD PACKAGING Innovation Hub-ak Euskadiko elikagaien ekosistemako eta ontzien eta bilgarrien industriako 465 eragile baino gehiago ditu dagoeneko. Bi sektoreen arteko lankidetzaren ondorioz, 26 berrikuntza-proiektu diseinatu dira elikagai-enpresen beharrei soluzioa emateko. Eusko Jaurlaritzak finantzatutako ENVAS3S proiektuaren esparruan

Saber +