FOODERS proiektuaren bidez, enpresek produktu-berrikuntzak eta hobekuntzak kontrastatzen dituzte kontsumitzaileekin, merkaturatze berri orok berez dakarren ziurgabetasuna murriztuz.
Casa Eceizako instalazioetan FOODERS 6. edizioaren itxiera saioa ekainaospatu genuen. Proiektu honen bidez, enpresei laguntzen diegu berrikuntza-prozesuak hobetzen eta produktu berriak merkaturatzen, kontsumitzaileekin kontrastatuz.
Casa Eceizak aurtengo edizioa gidatu egin du, eta Bodegas Elosegi, Brioche Pasquier-Recondo, Iparlat eta Mala Gissona enpresek parte hartu dute. Berriro ere, Prosumerlaben lankidetza izan dugu, eta Profoders kontsumitzaileen panelaren bidez enpresak pertsonekin konektatzeaz arduratu da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak sustatu eta finantzatu du proiektua.
Aurreko hilabeteetan zehar, bost enpresak elkarlanean aritu dira produktu berrien garapena optimizatzeko, kontsumitzaileekin interakzio-prozesu bat eraikiz, haien beharrak xehetasunez ezagutzeko. Proiektu honi esker, garatu dituzten berrikuntzak haien publiko objetiboekin kontrastatzeko eta haien balio-proposamen berriek sorrarazten dituzten iritziak ezagutzeko aukera izan dute. Horrela, merkaturatze berri orok berez dakarren ziurgabetasuna murriztea lortu dute, kostuak aurreztuz eta merkatuan arrakasta izateko probabilitate handiagoa lortuz.
Casa Eceizak bere turroi sortan oinarritu du ikerketa. Zehazki, Arantxa Oquiñena gerenteak nabarmendu du oso garrantzitsua dela produktu horien kontsumo-ohiturak ezagutzea, baita publiko objektiboaren balorazioak ezagutzea ere, hurrengo eskaintza-proposamenei eta packaging aldaketei buruz. Horrela, artisau-postreen enpresak bere markaren osasuna egiaztatu ahal izan du, eta 2023ko Gabonetako kanpainarako aurreikusitako merkaturatze berrien onarpena egiaztatu du. Ikerketak, era berean, “egile-turroi”-en packaging berriaren onarpena eta markarekin lotzen diren iraunkortasunaren, kalitatearen eta artisautzaren inguruko mezuak egiaztatzeko balio izan du.
Bestalde, Brioche Pasquier-Recondok bere ogi txigortua erosteko motibazioetan sakondu du, kontsumitzaileen lehentasunetan oinarrituta hobekuntzak eta erreferentzia berriak aplikatu ahal izateko. Miriam Comeron Irungo konpainiaren produktore managerrak nabarmendu duenez, ikerketak merkatuari balio erantsi handiagoa emateko aukera emango die, egungo gama birformulatuz eta 2024an argia ikustea espero duen erreferentzia berri bat merkaturatuz, beren proposamenaren erosteko asmoa egiaztatu ondoren.
Bodegas Elosegik, bestalde, bere ardo ekologikoak ontziratu gabe saltzeko proiektu berritzaile batek merkatuan izango lukeen onarpena landu du. Upeltegiaren gerenteak, Mikel Elosegi, erosketa-modu jasangarriagoak dituzten ardo mota horien kontsumoa demokratizatzearen alde egin nahi du. Nahiz eta azterlanaren arabera, oraindik pertsona gutxi kontzientziatuta egon, supermerkatu eta hipermerkatuetarako altzari bat diseinatzen jarraituko dute, ardo berrerabilgarriekin bete ahal izateko, eta espero dute laster pilotatu ahal izatea.
Basque Beer Housek Mala Gissona markaren balioa eta bere artisau garagardoei lotutako balio-ezaugarriak neurtu ditu. CEO eta konpainiaren sortzaileak, Manu Murillok, azpimarratu du craft garagardoaren salmenten hazkundeak lehiakide berriak sartzera bultzatu dituen testuinguru batean, markaren osasun ona izatea funtsezkoa dela. Alde horretatik, Mala Gissonaren markaren emaitza onak egiaztatzeko eta gertutasun- eta konfiantza-posizionamenduaren alde egiten jarraitzeko balio izan die ikerketak. Azterketari esker, Oiartzungo enpresak erreferentzia eta formatu berrien inguruan hazteko aukera berriak identifikatu ahal izan ditu.
Azkenik, Iparlatek, proiektu honen bidez, Natur All landare-edarien markarekin lantzen ari diren merkaturatze berriek britainiar eta holandar merkatuetan izango duten harrera egiaztatu ahal izan du. Rodrigo Sánchezek, markaren CEOak, nabarmendu du proiektuak aukera eman diela balio-ezaugarri berriak gehitzeko, ontzia zehazteko, erosteko asmoa probatzeko, salmenta-kanal eta sustapen egokienak probatzeko, eta, batez ere, dagoeneko lanean ari diren merkaturatzeetarako baliabideak lehenesteko.
Enpresa guztiek nabarmendu dute partekatutako emaitzek ikaskuntza metodologikoak lortzea eta berrikuntza-prozesuetan txertatzea ahalbidetzen dutela. Parte hartzen duten enpresetako arduradunen hitzetan, Fooders produktuak berritzeko prozesuak garatzeko segurtasun handiagoa ematen duen proiektua da, eta gaur egungo egoeran are garrantzitsuagoa da hori.