Enpresak aktibatzen ditugu dinamiken bidez, hausnartzen laguntzeko eta erronka eta joera horiek beren negozioan duten eragina zehaztu ahal izateko. Mehatxuak eta aukerak identifikatzen laguntzen diegu, horien inguruan lankidetza-proiektuak garatzeko eta bazkide diren enpresen lehiakortasuna hobetzeko; era berean, proiektu horiek martxan jartzeko lankide, aditu eta finantzaketarik onenak aurkitzen ditugu. Sektoreko joerek zure negozioan nola eragin dezaketen argi ez badaukazu, nola defendatu edo joera horiek nola aprobetxatu ez badakizu, horretarako zer gaitasun behar diren argi ez badaukazu, edo zure erronkari aurre egiteko orduan zer oztopo izan ditzakezun ez badakizu. Basque Food Cluster-en, prospektiba-metodologien bidez lagunduko dizugu, adituen aholkularitza kontuan hartuta.