GRUPO NOTICIAk antolatutako topaketa sektorialen esparruan, Donostiako Kofradia – Itsas Etxeak baxurako arrantzaren sektoreko balio-kateko ordezkarien bilera hartu zuen, egungo egoera eta etorkizuna bermatzeko jorratu beharreko erronkak aztertzeko.
Jon Ander Egaña BASQUE FOOD CLUSTEReko zuzendariak parte hartu zuen eztabaidan, eta euskal arrainaren balio erantsia kontsumitzaileei modu eraginkorrean jakinaraztearen garrantzia nabarmendu zuen. «Tokiko produktua da, gertukoa eta iraunkorra, baina gai izan behar dugu produktu hori kontatzeko, kontsumitzaileari bere bertute guztiak helarazteko eta, aldi berean, balio erantsia sortzen saiatzeko», adierazi zuen.
Jardunaldian, Clusterraren zuzendariarekin batera izan ziren Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidentea; Miren Garmendia, Gipuzkoako Arrantza Ekoizleen Antolakundeko zuzendaria – OPEGUI; Mikel Arrillaga, HAZI Fundazioko marken eta merkatuen arloko arduraduna; eta Javier Bilbao, EROSKIko Tokiko Produktuaren merkataritza-arduraduna.