BASQUE FOOD CLUSTER elikadura-kate osoa barne hartzen duen erreferentziazko euskal elkartea da
170 empresa baino + elkartu dira sektorea indartzeko eta elikadura osasungarri eta jasangarriagoa sortzearen erronkari elkarrekin aurre egiteko. Komunitate horretan enpresa guztiek dute garrantzia eta denek egiten dituzte ekarpenak. Topaketarako konfiantzazko gune bat da, lankidetzaren bidez, lankidetza-sarea zabaltzeko, ezagutza partekatzeko eta balioa irabazteko. Bertan, bazkide diren enpresen lehiakortasuna eta garapena hobetzeko lan egiten dugu lankidetzaren bitartez, berrikuntzaren bidez BALIO ERANTSIA sortuz eta merkatura eta kontsumitzailearengana argi eta garbi bideratuta.
Bazkide diren enpresen lehiakortasuna hobetzen dugu, balio erantsia sortu eta merkatura bideratu dadila sustatuz, topaguneak eta lankidetza erraztuz, sektorearentzat estrategikoak diren esparruetan ezagutza partekatuz eta beste eragile batzuekin elkarrizketa kudeatuz.
Erreferente izan nahi dugu Euskadiko elikaduraren balio-katean.
Bazkidetutako enpresei une oro lagun egiten diegu, eta antolatzen ditugun jardueretan parte hartzera animatzen ditugu, beti konektatuta egon daitezen sektorearen errealitatearekin eta gainerako erakundeekin.
Sektorea zaintzen duen
partaidetzazko eta
konfiantzazko ingurune
batean sartuko zaitugu.
Zure kontaktuen sarea
zabaltzen eta funtsezkoak
diren beste eragile
batzuekin harremanak
garatzen lagunduko dizugu,
networkingaren bidez.
Zure enpresarentzat
garrantzitsua den
informazioa emango
dizugu gure Behatoki
Estrategikoaren bidez.
Zure taldeen talentua
garatzen lagunduko dizugu,
barne-ikaskuntzaren bidez
eta aditu onenekin
prestakuntza-programak
antolatuz.
Merkatuak garatzen,
teknologia berriak txertatzen
eta elikadura seguruagoa,
osasuntsuagoa eta
jasangarriagoa eskaintzen
duen berrikuntza garatzen
lagunduko dizugu.
Zure presentzia eta
nabarmentasuna areagotzen
lagunduko dizugu, gure
komunikazio-kanalen bidez
eta Administrazio Publikoekin
eta Euskadiko elikaduraren
ekosistemako beste eragile
batzuekin elkarreraginez.