Bi sarrera berri hauekin, BASQUE FOOD CLUSTER elikaduraren balio-kate osoko 153 enpresa bazkide gara
Almacenes Usabiaga elikagaien industriarako osagaiak eta lehengaiak banatzen espezializatzen da. Kalitatean eta zerbitzuan duen ikuspegiari esker, erreferente bihurtu da aurrez prestatutako sektoreetan, gozotegietan, okindegietan eta izozkigintzan, besteak beste. Konpainiak zentro logistiko eta garraiobide propioak ditu Gipuzkoan eta Zaragozan, eta horri esker, izoztuta, hotz positiboan eta giro-tenperaturan dauden produktuen biltegiratzearen eta banaketaren kontrol integrala eskaintzen du. Gainera, doako banaketa-zerbitzuak bezeroen eguneroko jarduna errazten du, azkartasuna eta efizientzia bermatuz.
Bombaiworks agentziak 15 urte baino gehiagoko esperientzia du branding proiektuen garapenean eta elikadura marketarako packaging diseinuan. “Ikusten ez bazaituzte, ez zaituzte erosten” lelopean, bere filosofia bezeroekiko lankidetza hurbilean oinarritzen da, sormenezko lan-prozesu batean, behar bakoitzari egokitutako irtenbide originalak eskaintzeko. Bere zerbitzuen artean, markaren irudi berri bat sortzeaz gain, publiko berrientzat eta kontsumitzeko modu berrientzat birfokatzea ere eskaintzen dute, edo kanal eta euskarri anitzetan (retaila, horeka, sare sozialak, produktuaren katalogoak, bideo-errezetak, etab.) haiei bizia ematea.