MAIATZAK
17STAND BASQUE FOOD CLUSTER: E52410:30 – 12:00
Aldez aurreko gonbidapena
DIGITALIZAZIOA
Ekitaldi honetan, Euroeskualdeak finantzatutako eta Euskadiko Elikagaien Klusterrek (Basque Food Cluster), Nafarroak (Nagrifood) eta Akitania Berriak (Agri Sud-Ouest Innovation) garatutako AGROTICHUB proiektuan lortutako ondorio nagusiak aurkeztuko ditugu.
Gainera, identifikatutako digitalizazioaren arloko erronkak aurkeztuko ditugu, 3 eskualdeetako enpresekin lankidetzan proiektu berriak abian jartzeko bidea emango dutenak, eta enpresen eta hornitzaile teknologikoen arteko topaketa sustatuko dugu.
APUNTATU ZAITEZ
MAIATZAK
17MAIN AUDITORIUM17:30 – 18:15
Aldez aurreko gonbidapena
DIGITALIZAZIOA
Food 4 Future-ko auditorio nagusian egingo den ekitaldi honetan Basque Food Clusterrek Xavi Crosekin (Across The Shopper) batera elikadura jasangarriaren erosketa- eta kontsumo-ohiturei buruz egindako Shopper Ikerketatik ateratako ondorio nagusiak aurkeztuko ditugu.
Ikerketaren helburua “zer ulertzen dute kontsumitzaileek elikadura
jasangarriaz?” galderari erantzutea da eta, hortik abiatuta, merkatu-aukerak identifikatzea. Ondoren, mahai-inguru bat egingo dute Eroski Taldeak eta Echebastarrek, besteak beste.
APUNTATU ZAITEZ
MAIATZAK
17MAIN AUDITORIUM18:30 – 19:30
Aldez aurreko gonbidapena
DIGITALIZAZIOA
Ekitalde honetan BTEM Sarien hirugarren edizio honetako kategoria bakoitzeko empresa irabazleak ezagutzera emango dira.
Enpresa irabazleek epaimahaiaren eskutik jasoko dute saria. Epaimahaia aurreko edizioko empresa irabazleen ordezkariek (Echebastar, Txakoli Txabarri eta Eroski) eta sektoreko berrikuntzan ospe handia duten hiru asitu independentek osatuko dute.: Carolina Pérez, CEBEKeko presidentea; Leire Bilbao, Innobasque CEO; eta Jaime Martín, Lanterneko CEO.
APUNTATU ZAITEZ
MAIATZAK
18STAND BASQUE FOOD CLUSTER: E52411:00 – 12:30
Aldez aurreko gonbidapena
JASANGARRITASUNA
Jardunaldi honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta finantzatutako ODSFOOD proiektuaren esparruan garatu ditugun Garapen Jasangarriko Helburuen integrazioaren egoeraren diagnostikoa aurkeztuko dugu, baita praktika inspiratzaileak eta tresna bideratzaileak ere.
Jardunaldia amaitzeko, GJHen arloko 4 enpresa aurreratuk beren esperientzia azalduko dute mahai-inguru batean.
APUNTATU ZAITEZ
MAIATZAK
18STAND BASQUE FOOD CLUSTER: E52415:00 – 17:15BEKADUNA BAKARRIK
JASANGARRITASUNA
Produktu berriak sor ditzakegu hondakin organikoen bidez? Arrantza-sareakberraprobetxatu? Ba al dago aplikazio bat sortzerik etxeetan elikagaiak alferrik galtzea murrizteko?
Design Thinking-en jardunaldi honetan elikagaien industriaren etorkizuna entzun nahi dugu, elikadura-katea jasangarriagoa egingo duten ekimenak kontzeptualizatzen lagunduko diguten gazte konprometituak lanean jarri nahi ditugu.
Ideiak asmatu eta iragazteko metodologien bidez egingo dugu, eta gazteek
zuzenean ezagutuko dituzte, etorkizunean aplikatu ahal izateko.
MAIATZAK
18AUDITORIUM 215:30 – 16:30
Aldez aurreko gonbidapena
JASANGARRITASUNA
Food 4 Future-ko auditorio nagusian egingo den ekitaldi honetan, C4Eren eskutik garatu dugun elikadura osasungarriaren arloko joeren txostena aurkeztuko dugu, esnekietan eta landareetan arreta jarrita.
Gainera, mahai-inguru batean aztertuko dugu gaia non Iparlat, Kaiku eta beste enpresa batzuek parte hartuko duten.
APUNTATU ZAITEZ
MAIATZAK
19STAND BASQUE FOOD CLUSTER: E52410:30 – 12:30
Aldez aurreko gonbidapena
OSASUNA
Jardunaldi hau IHOBE Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekin lankidetzan antolatu dugu, eta Basque Food Clusterreko stand-ean egingo da. Bertan, Euskadiko Elikagaien Sektoreko Ekonomia Zirkularraren
diagnostikoa aurkeztuko dugu, eta sektoreak dituen erronkak, arau- eta merkatu-drive nagusiak eta enpresek aurrera egiteko eskura dituzten tresnak zehaztuko ditugu.
Horrez gain, enpresa bakoitzaren erronka zehatzei aurre egiteko eskuragarri dauden laguntza-ildoak aurkeztuko dira.
APUNTATU ZAITEZ
MAIATZAK
19STAND BASQUE FOOD CLUSTER: E52415:30-16:30IKASLEAK SOILIK
OSASUNA
Veggie produktuak birpentsatzen: Gazta beganoa
Zergatik saiatzen dira veggie landuak haragi elaboratu tradizionalak imitatzen? Burger beggie batek hanburgesa tradizional baten forma eta ehundura izan behar du?
IED Kunsthalen laguntzarekin antolatutako Design Thinking tailer honetan elikagaien industriaren etorkizuna entzun nahi dugu, konprometitutako gazteak lanean jarri, beggie egindako produktuen kategoria berriz kontzeptualizatzen laguntzeko.