GAURKOTASUNA

Adimen Artifiziala, funtsezko ardatza elikagaien enpresen etorkizunean

BASQUE FOOD CLUSTERek elikagaien sektoreko ehundik gora profesional bildu ditu Bilbon 2025eko joera nagusiak aztertzeko

‘INSPIRA + INNOVA 2025’, BASQUE FOOD CLUSTERek antolatutako ekitaldiaren bigarren edizioak euskal elikadura kateko ehun profesional baino gehiago bildu ditu Bilboko B Accelerator Tower (BAT) izenekoan, elikaduraren eta edarien merkatuan eragin handiena izango duten joerak eta erronkak ezagutzeko. Ekitaldian, elikadurako eta teknologia berrietako puntako enpresetako arduradunek Adimen Artifizialak elikagaien sektorearen hazkunderako bide nagusietako bat gisa hartu duen garrantzia nabarmendu dute. Izan ere, balioa gehitzen dio besteak beste eraginkortasun operatiboarekin, eskaintzaren pertsonalizazioarekin, joeren eta kontsumo uneen aurrerapenarekin edo osagai berrietatik abiatuta produktuak birformulatzearekin erlazionatutako hainbat alderditan.

Sarreran, Jon Ander Egaña BASQUE FOOD CLUSTEReko zuzendariak ekitaldia enpresa elkartuei balioa emateko helburuaren barruan jarri du, aukera gehien duten lurraldeen ikuspegi zehatza eskainiz, proiektuak, ideiak eta sustapenak bideratzeko, etengabeko bilakaeran dagoen merkatu konplexuaren eskaerak kontuan hartuta. “Enpresentzako inspirazio izan nahi dugu, eta mahai gainean dauden aukerak aprobetxatzen lagundu”, azpimarratu du.

PXL 20250123 100219869 1Ongietorriaren ondoren, ‘2025eko Elikadura Joeren Txostena’ aurkeztu da, berrikuntzan, komunikazioan eta marketinean aukerak identifikatzen espezializatutako Juan de los Angeles aholkulariaren eskutik. Bere hitzaldian, sektorean eragin handiena duten joerak azaldu ditu, hala nola zaintzarako elikadura –ongizate pertsonalera bideratutako gero eta produktu gehiago daude, hala nola elikagai funtzionalak eta garuneko eta hesteetako osasunerako soluzio espezifikoak–; senior kolektiboarekiko ikuspegia, bere beharretara egokitutako produktuak eskatzen dituen publiko aktiboa; edo jasangarritasuna hazkunderako aukera gisa, ekonomia zirkularreko eta nekazaritza birsortzaileko ekimen ugarirekin, baita ekosistema kaltetuak lehengoratzen dituzten proiektuak ere.

Txostenak jasotzen dituen beste joeretako batzuk hauek dira: teknologia berrien ezarpena merkatuak irabazteko eta prozesuak optimizatzeko funtsezko tresna gisa; elikagaien startupen gorakada, inbertsioaren erakarpena eta enpresen sorreraren inguruan marka guztiak apurtzen ari den arloa; sormenaren eta lan egiteko modu berrien bultzada, pertsonak erakartzeko eta talentua fidelizatzeko zailtasunei erantzuteko gako gisa; eta lan eremuan aniztasuna bultzatzearen garrantzia.

Ondoren, Jon Ander Egañak moderatutako mahai ingurua egin da, Adimen Artifizialak elikagaien sektorean dituen aplikazio kasuak azaltzeko, eta harreman hori arrakastaz aztertzen duten erreferentziazko enpresetako arduradunak bildu dira. Eztabaidan parte hartu dute Mercedes Fernández Escribanok, Hijos de Rivera korporazioko Adimen Artifizialeko arduradun orokorrak; David Sánchezek, Carrefour Españako IT, Arkitektura eta Berrikuntzako zuzendariak; eta María Teresa Linazak, Vicomtech zentro teknologikoko Garapen Instituzionaleko eta Sustapeneko zuzendariak.

Hijos de Riveraren kasuan, zapore, errezeta eta produktu prototipo berriak simulatzeko balio izateaz gain, AAk erabakiak hartzerakoan eraginkortasuna handitzera bideratutako ereduak garatzeko aukera ematen du. Tresnek ematen dituzten datuetatik eta intsightetatik abiatuta, produktu jakin batzuk zer bezero motak kontsumitzen dituen, bezero hori non dagoen eta zer une aukeratzen dituen jakin daiteke, eta, beraz, enpresak eskaria aurreikusi eta eraginkorragoa izan daiteke.

Carrefourrek, berriz, Giza Baliabideen arloko AA baliatzen du lan profilen eskaera denbora errealean aurreikusteko, eta, horren ondorioz, langileen eskasia posibleari aurrea hartzen dio. Era berean, bezeroari begira, pertsona bakoitzaren gustu eta kontsumo ohituretara egokitutako sustapen pertsonalizatuak sortzeko aukera ematen dio.

Azkenik, Vicomtech-eko arduradunak zentroak elikagaien sektorerako garatu dituen kasuak aurkeztu ditu. Nekazaritzan, AAk aukera ematen du jakiteko nola eragiten duen klima aldaketak espezieen loratzean, biltzeko une egokia adierazita, bai eta ibilgailuak automatizatzeko ere, gainbegiratzerik gabe lan egin dezaten; elikagaien industrian, proteina berriak aurkitzeko edo ontziratzean mikroporoak detektatzeko erabiltzen da; eta, kontsumitzaileei begira, nutrizio aukera pertsonalizatuak eskaintzeko aukera ematen du, baita desnutrizioa, obesitatea edo beste gaitz batzuk garaiz detektatzeko ere.

PXL 20250123 112637513 1

INTERESATZEN ZAIZU...