BASQUE FOOD CLUSTERek babes-hitzarmen bat sinatu berri du AC Ingenieros enpresarekin (industria-sektoreko ingeniaritza-, arkitektura- eta aholkularitza-enpresa aditua). Bezeroek Espainiako eta nazioarteko inbertsioetan laguntzen dute, 25 urtetik gorako esperientziarekin eta 400 proiektu baino gehiagorekin.
Eskarmentu handia duenez, sektore guztietan egin du lan, besteak beste, nekazaritza eta elikaduran, farmazian, kimikan, logistikan eta banaketan, eraikuntzan, hirigintzan, hirugarren sektorean eta ingurumenean.
AC Ingenieros enpresak diziplina anitzeko proiektuak egiten ditu ingeniaritzan, eta, horretarako, ekintza hauek egiten ditu: Inbertsioetarako kokalekurik onena bilatzea, Due Diligence, Inbertsio-aurreproiektuak eta -proiektuak, beharrezko baimen guztiak tramitatzea, proiektuetarako diru-laguntzak eta finantzaketa bilatzea, ProyectManagement (diseinua, proiektua, lehiaketa eta obra-zuzendaritza), etab.
Gainera, 2030eko Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburu asko bultzatzeko lan egiten du, bezeroei industria berritzaileak sortzen lagunduz, ekoizpen eta kontsumo eraginkor eta arduratsuaren alde egiten duten azpiegiturekin, energia errentagarriak eta ez-kutsagarriak erabiliz eta enpresen garapen jasangarria sustatzen laguntzen duten irtenbide berritzaileak eskainiz.